XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goizean ibilitako kale ezberdinetatik joanez trafikoaren seinaleek horretara behartzen zutelako, kapitainaren autoa bere helbiderantz abiatu eta azkenik edifizioaren garajean sartu zen.

James han hurbilean zegoen bar batean sartu eta bi hanburgesa eta garagardo bat eskatu zituen, eguerdiko bazkaria egiteko.

Jaten ari zen bitartean gogoetak egin zituen.

Oso arrarua zen guzti hura.

Zer egin behar zuen ejerzitoko kapitain hark aseguru konpainia batek eta publizitate ajentzia batek bulegoak zituzten edifiziohartan?.

Ahal zuen sakontasun guztiz arazo hura aztertu ondoren ez zion hari zentzurik aurkitu.

Eta orduan kezka bat nagusitu zitzaion: pertsona egokia jarraitzen ari ote zen? Zeren gizon hura, bijilatzen ari zen gizona, beste norbait izan zitekeen, ez Donard kapitaina... Baina lortutako datu fisikoak harenak ziren....

Bazkaltzen jarraitu zuen kezkak uxatu ezinik, ondorio zehatz batera heldu gabe, eta horrela iragan ziren minutuak, beste posibilitate bat bururatu zitzaion arte: bulego haiek, edo haietakoren bat, beste zerbaiten kamuflaia izan zitezkeen, zerbait ezkutatzen zuten.

Nobelaren bateko gaia zirudien, baina aztertzea komeni zen, eta susmo hori egia bilakatuko balitz, aurkikuntzak sekulako garrantzia izango luke.

Urduritu egin zen. Posibilitate horrek gorputza dardarka jarri zion.

Orain egin behar zuena pertsona hura Donard kapitaina zela segurtatzea zen, eta horren ondoren, bijilatu, ea egunero toki berera joan ote zen frogatu, han lanordu normalak bete ote zituen jakin.

Puntu guzti horiek argiztu ondoren, eta bere susmoak baieztatuko balitu, ondorioa bat bakarra izan zitekeen: (...).